XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ahaztu, kondentsadore hauek polarizatuak direla, eta beren gorputzean muturburu positiboa eta negatiboa markaturik izaten dituztela.

Aluminioaren ordez tantalioa erabiliz, kapazitate haundiagoak lortu izan dira, kondentsadore txikiagoak eta tolerantzia gutxiagokoak izanez, baina garestiagoak.

KONDENTSADOREEN ZELAKOTASUN BEHINENAK.

IHES-KORRONTEA.

Lanerako tentsioa ezartean kondentsadorearen harmaduren artean igaroten den intentsitate urria da mikroanpere mailakoa.

ERRESISTENTZIA ISOLATZAILEA.

Kondentsadoreari tentsioa ezartean bere dielektrikoan ihes-intentsitate txiki bat igaroten denez, korronte jarraia ezartean erresistentzia elektriko bat agertzea bezelaxe da; erresistentzia hau, gehienbatez milaka asko megohm dituena izaten da.

LANEKO TENTSIOA.

Kondentsadore bat jarraikiro eta egileek aholkatzen duten baino gorako tentsio batez lanean erabiliz, dielektrikoa erre egiten da.

GIROA ETA EZETASUNA.

Bildegian nahiz lanean dela, berotasun sorlekuetatik urrun izan behar du kondentsadoreak.

Ezetasunak ere zerikusi haundia izaten du barrutiko hondatzean, beraz, giro lehorrean euki behar dira.